Orientazioa behar duzu? Gure aholkularitza juridiko eta psikologikoak laguntzeko daude

Gehien axola zaizkizun gaietan lagundu nahi dizugu. Horregatik, gogorarazten dizugu doako aholkularitzako bi zerbitzu ditugula aktibo, konfidentzialak eta pertsonalizatuak:

• Aholkularitza juridikoa: Legezko zalantzak badituzu alokairu-kontratuei, lan-gaiei, bekei edo beste edozein administrazio-izapideri buruz.

  • Noiz? Astelehenetan, 18:30etatik 20:00etara.

• Aholkularitza psikologikoa: Hitz egiteko, laguntza profesionala jasotzeko eta estres, antsietate edo ongizate emozionaleko egoerak kudeatzeko tresnak jasotzeko espazio segurua.

  • Noiz? Asteazkenetan, 17:00-20: 00.

Bi zerbitzuak Gazte bulegoan modu presentzialan eskaintzen dira. Erabiltzeko, hitzordua eskatu behar duzu WhatsApp bidez (688 63 99 35) edo gaztebulegoa@barakaldo.eus helbidera idatziz.

Ez eman bueltarik zure arazoei bakarka, hemen gaude zuri entzuteko!

Partekatu: