GAZ Barakaldo laguntza-zerbitzu pertsonalizatua da. Horren bidez, hezitzaile adituek lagunduko dizute zure emantzipazio-prozesuan, behar beste. Zure helburuak eta emantzipazio- eta bizi-proiektua definitzen lagunduko dizugu, baita berori lortzeko baliabide eta zerbitzuak aurkitzen ere (dirulaguntzak, ikastaroak, lan- eta formakuntza-eskaintzak). Betiere, zure erritmora eta zure indargune eta gaitasunak sustatuz. Kontaguzu zerk arduratzen zaituen eta zein amets dituzun. Gure laguntza izango duzu prozesu osoan zehar helburuak lortzeko.
Jarri harremanetan gurekin honako kanalen bidez edo hurbildu Barakaldoko bulegora (San Juan Kalea, 17).
