Emantzipazio Eskola

1_2 escuela barakaldo gazte bulego

Askotan, emantzipazio-prozesuan murgilduta gaudela, horren inguruko hainbat alderdi ezezagun zaizkigu: etxebizitza erosteko edo alokatzeko abantailak eta desabantailak, eskura dituzun dirulaguntzak, mailegua eskatzeko baldintzak, edo nola funtzionatzen duen hipoteka batek. Halaber, egunerokoan sortzen diren zalantzekin ere egiten dugu topo, hala nola, elikaduraren antolaketa, etxe-konponketak eta -hornidurak edo egunean eguneko bizikidetza. GAZ Barakaldok eskaintzen dizkizue, hiru hilean behin, aipatutako gai guztiei buruzko ikastaro, tailer eta solasaldi ugari, errazago izan dezazuen bizi-proiektu autonomoa abiaraztea.

Kontsultatu hemen hiru hileko programazioa