GAZBarakaldo Zerbitzuak Norabidean orientazio-jardunaldiak egingo ditu gazte eta familientzat, martxoaren 9tik 12ra bitartean, aldaketei aurre egiten laguntzeko, erresilientzia irabazteko eta prestakuntza- eta lan-etorkizunerako hobeto prestatzeko.
Jardunaldiak bi egunetan egingo dira, ordu eta erdiko saioekin, gazteentzat eta familientzat bereizita, eta eduki osagarriekin.
Martxoak 9, astelehena
o 17:00 – 18:30: Gazteak. “Etorkizunerako bidea: prestakuntza-aukerak”
o 19:00 – 20:30: Familiak. “Familiak martxan: etorkizuna gidatzen”
Martxoak 10, asteartea
o 17:00 – 18:30: Gazteak. Adimen emozionala: prestakuntza-aukerak “
o 19:00 – 20:30: Familiak. “Adimen emozionala: arrakastarako bidean laguntzen”
Gainera, martxoaren 12ko goizean, 10:00etatik 14:00etara, GAZ Barakaldo zerbitzua bereziki bideratuta egongo da inguruneko prestakuntza- eta orientazio-baliabideak ezagutzeko interesa duten gazteei eta familiei harrera egitera, eta banakako kontsulta-saioak egin ahal izango dira. Horretarako, GAZ Barakaldoko hezitzaile taldea izango dugu, eta Sestao-Barakaldoko prestakuntzarako bitartekotza-zerbitzuaren laguntza berezia.
Jardunaldiak GAZ Barakaldo bulegoan egingo dira (Gazte Bulegoa, San Juan kalea 17) eta jarduera guztietan parte hartzea doakoa izango da.
Banakako kontsultak egiteko edo taldeko saioetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, martxoaren 7ra arte, posta elektronikoz (gaztebulegoa@barakaldo.eus) edo 94 4789596 telefonoan.
