Doako zerbitzu honetan aditu batek lagunduko dizu honelako kontuetan: europar mugikortasun-programak, ikasleen elkartrukeak, laneko praktikak edo egonaldiak. Era berean, galderak egin ditzakezu Europatik bidaiatzeko aukeren inguruan, dela turismoagatik, ikasketengatik, boluntariotzagatik edo lanagatik. Gure aholkularia eskura izango duzu Gazte bulegoan astearteetan, arratsaldez. Halaber, zalantzak edo kontsultak bidali ahal dizkiguzu ohiko kanalen bidez eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
Europar programei eta mugikortasunari buruzko Aholkularitza
