Aholkularitza honen helburua da boluntariotzari eta elkarteak sortzeari buruzko galderei erantzutea, hala nola, boluntarioa izateko urratsak, ekimen solidarioak non egin, elkarteen eta haien proiektuen inguruko informazioa, aisialdiko elkarteak, kanpamentuak, auzolandegiak, … Barakaldon era solidarioan egin nahi duzun guztian lagunduko dizugu. Halaber, Barakaldoko elkarteei laguntza eskaintzen diegu honelakoei buruz: elkartea sortzeko izapideak eta prozesua, erregistroetan izena ematea, ekintzen egitarauak prestatzea, boluntarioak lortzea, dirulaguntzak jasotzeko eta eskatzeko laguntza, besteak beste. Zalantzarik izanez gero, bidali zure kontsulta edo eskatu hitzordua eta dei egingo dizugu.
Deskargatu hemen Barakaldoko Gazte-elkarteen zerrenda.
