ZIENTZIA-EMAKUMEAK CLARA CAMPOAMORREN

Cartel Mujeres y Ciencia

Gaur hurbildu nahi dizuegu Isabel Ruiz Ruizek ilustratutako erakusketa grafikoa non 12 zientzialari historiko aurkezten dituen Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Ilustrazioak eta horiekin batera doazen testuak “Mujeres“ bilduma osatzen duten liburu batzuetako orrialdeetatik atera dira. Panel bakoitzak QR kode bat du. Kode horrek audio batera eramaten gaitu eta, modu atsegin eta didaktikoan entzun dezakegu erakusketari buruzko azalpena, emakume bakoitzaren historia ezagutzen dugun bitartean. Gainera, 12 zientzialari-ikertzaile barakaldarrek beren gogokoena aukeratu dute aitzindarien artean, eta hitza eman diete beraien ahotsa jarriz.

Hurrengo estekan erantsitako dokumentuek emakume zientzialarien irudiak ere erakusten dituzte, QR kodearekin. Kode hori handituz gero eskaneatzeko, audioa erreproduzitu egin daiteke. Miragarria benetan!