Azaltzen Zerbitzua
673.874.485
AZALTZEN, Barakaldoko Udalaren Gazteria Sailak eskaintzen duen doako zerbitzua da. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sexualitateari buruzko aholkularitza eskaintzen du.
Kontsultak eta deiak Whatssap bidez jasotzen ditu zerbitzuak: ostiral, larunbat eta igandero 18:00etatik 22:00etara.
AZALTZEN zerbitzuaren telefonoa zure kontaktuetan gorde ezazu, behar izatekotan: 673.874.485
Ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan (18:00etatik 22:00etara bitartean), gazteek sexualitatearekin lotutako zalantza, estutasun zein kuriositate oro kontsulta ditzakete; bai modu zuzenean bai Whatssap zerbitzuaren bidez 673.874.485 telefono zenbakian.
Hauek dira zerbitzua definitzen duten zenbait ezaugarri:
- Sexualitateari buruzko irudi positiboa. Sexu-esperientzia onak bultzatzeko osagarri gisa funtzionatzen du zerbitzuak, eta ez da soilik larrialdietarako zerbitzu bat izatera mugatzen.
- Sexualitate osasuntsua, arduratsua, alaia, atsegina, dibertigarria eta ludikoa bultzatu nahi dugu.
- Sexu aniztasunetik hasita eta inposiziorik gabe, mutil eta nesken arteko berdintasunean oinarritutako harremanak bultzatzen duen sexualitatea defendatzen dugu.
- Gizaki bakoitzaren sexu-biografiari dagozkion maitasun eta sentimenduak kontuan hartzen dituzten informazio eta aholkularitza eskaintzen dugu.
Nork eska dezake
Barakaldoko eta Ezkerraldeko 12-35 urte bitarteko gazteek.
Non eskatzen da
- Telefono bidez edota Whatssap bidez: 673.874.485
“Ezkerraldea Gaztedi” Ezkerraldea osatzen duten udalerriek eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostutako kooperazio hitzarmenari esker, zerbitzua Ezkerralde osoan dago eskuragai.
Próximos eventos
- Ez dago datorren ekitaldiak-rik.