Etxean aspertu al zaizkizu dagoeneko talde nahiz elkarte batzarrak bertan egiten dituzulako?  Leku eroso eta goxoa behar duzu topaketa txiki bat antolatzeko?

Gazte Bulegoak lekua laga diezazuke zure taldeak, lagunak… nahiz elkarteak batzar txiki eta jarduera soilak antolatzeko. Ez da elkarte gisa eratua egon beharrik. Beti ere, adin nagusiko norbait arduratuko da lagapenaz. Zerbitzu hau 18etik 35era bitarteko gazteentzako baino ez da, jakina.

Bi areto ditugu:

  • Bospasei pertsonentzat. Mahai bat eta aulkiak daude.
  • 20 pertsonentzat, gehienez. Aulkiak eta mahai daude, eta arbel zuria ere, emanaldietarako eta bertan idazteko.

Mailegu orduak, astelehenetatik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara ; beti ere, gure jardueraren bat edo beste lagapen bat ez badago.

Aretoetarako baimena eskatzeko lagapen fitxa bete behar da eta Gazte Bulegoan entregatu, batzar eguna baino 15 egun lehenago.Bada, aldez aurretik, zer edo zer utzi nahiz ekartzea, ez bada oso handia edo hauskorra; ezin da egun baten baino gehiagotan utzi, ordea. Ez dugu kaltetutako nahiz lapurtutako objektuen gaineko erantzukizunik guregan hartzen.

Ondorengo kasuetan, eskabidea Gazteria  Arlora helaraziko dugu, eta hark hartuko du erabakia. Kasuotan, erantzuteko epea luzeagoa izango da, eskabidea behar bezala aztertua izan dadin:

  • Denbora luzeago baterako nahiz aldizka erabiltzeko eskabideak.
  • Jarduera berezietarako eskabideak .