BUELTAN GAUDE! ;)

Langileen eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko ezinbestekoak diren babes- eta higiene-neurriak ezarri ondoren, ekainaren 8an Barakaldoko Gazte Bulegoak ateak irekiko ditu berriro.
Itzulera partziala izango da, goizez soilik, 09: 00etatik 14: 00etara, astelehenetik ostiralera.
Zentroetara sartzeko, derrigorrezkoa izango da norberaren maskara erabiltzea eta eskuak garbitzea.
Banakako arretaren alde egingo da, eta, ahal dela, hitzordua eskatuta.

Harremanetarako datuak hauek dira:
Gaztebulegoa@barakaldo.eus
94 478 95 96/688 63 99 35

Itxaroten zaituztegu!

Eta, jakina, sare sozialetan jarraitzen dugu.

Facebook: Barakaldoko Gazte Bulegoa
Instagram: gaztebulegoa_barakaldo
Twitter: @GazteBulegoaBrk