ELKARLANA TAILERRA: PERTSONAK, LEKUAK, ESPAZIOAK

Abenduaren 18an, Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun horren helburua da herritarrak migrazio-prozesuez sentsibilizatzea eta migrazioa prozesu segurua, erregularra eta duina izateko laguntzea.

“Somos Antirrumores” taldeak, migratzaileei eragiten dieten zurrumurruak desagerrarazteko lanean ari den Barakaldoko gazte taldeak, ospakizun honetara batu nahi dugu prestatu ditugun bi ekintzekin: alde batetik, Barakaldoko bizikidetzari buruzko argazki-erakusketa bat. Erakusketa hau abendu osoan ikusgai egongo da Barakaldoko Gazte Bulegoan. Bestalde, eta gai horretan sakontzeko, Stop Motion bat egin dugu, eta egun osoan zehar sare sozialen bidez zabalduko dugu.