ABAKOAK tailerrean hainbat gazte parte hartu zuten urrian zehar.
Proiektu honen helburua gazteek espazio publikoen erabileraz pentsatzea zen, modu ludiko batean.
Tailerrean, Gianni Rodari pedagogo italiarraren proposamen sortzailearekin jolastu ziren.
Beronek proposatutako galderari erantzunez, (“zer gertatuko litzateke….?”) tailerreko parte-hartzaileek jokoa hainbat aukerarekin osatu zuten.
Proposamen horiek guztiak jolas honetarako prestatutako kubo batzuetan islatu ziren, eta Anaien parkean jarri ziren ezkutuko alfabeto bat erabiliz, parkean jokatzen duten pertsonek ezkutuko esaldiak asma zitzaten.
Kuboak tailerreko neska-mutilek egin zituzten, eta, bitxikeria gisa, haietan islatutako letrak gauez ikusi ahal izan ziren fluoreszenteak zirelako.
Hemen ikus dezakezue proiektu honen emaitza.