“Neguko Gunea” Gabonetako jarduerak

Urtero legez, Udaleko Gazteria Zerbitzuak Barakaldoko nerabe eta gazteentzako Gabonetako aisiazko jardueren programa zabal bat prestatu du.
“Giltzarri Neguko Gunea” proiektuaren barruan dauden nerabeei zuzendutako ekintzak dira nabarmentzekoak; besteak beste, jarduerak, tailerrak, irteerak eta San Bizente eta Gurutzetako topalekuetan egongo diren hainbat sorpresa. Halaber, hirugarren urtez, “Giltzarri Dance Camp” Gabonetako dantzako hiri kanpamentu arrakastatsua burutuko da. Prest daude ehun dantzari gazte baino gehiago parte hartzeko, baita gaurko koreograforik hoberenak ere.
Eta, 18 urtetik gorakoentzat, Gazte Bulegoan burutuko den “Baraka Gaua” izeneko gaueko aisialdiko programa nabarmendu nahi dugu, eta, bereziki, “V/Bloggers Topaketa”, abenduaren 29an 19etatik aurrera burutuko dena. Inguruko bideo blogger gazterak eta bloggerrik ospetsuenak hurbilduko dira bertara.