NORABIDEAN 2024 JARDUNALDIAK

Aurten ere Barakaldoko Gazte Bulegoak lagunduko ditu gazteak eta familiak hezkuntzari eta ikasketei buruzko erabakiak hartzeko prozesuan Norabidean 2024 Jardunaldien bidez.

“ATEAK ZABALIK” JARDUNALDIAK

Martxoaren 18 eta 19ko goizetan, 10:00etatik 14:00etara bitartean, GAZ-Barakaldo Zerbitzuak gazteei eta euren familiei azalduko dizkie inguruko hezkuntza- eta orientazio-zerbitzuak: eskualdean zein GAZ-Barakaldo zerbitzuan gazteei eskaintzen zaizkien aholkularitza-, orientazio- eta hezkuntza-tresnak aurkeztuko dira.

ORIENTAZIO-SAIOAK

Gazteei eta haien familiei zuzendutako bokazio-orientazio programa da, eta gaur egun dauden aukera akademikoak eta lan-aukerak landuko dira: lanbide-heziketa, unibertsitatea, aukera berriak… Horren bidez ezagutaraziko dira azken urteotan sortutako hainbat gradu eta ikasteko modalitate berri.

Azken urteotan lan-merkatuak izan duen joera ere aztertuko da: zein dira gaur egun gehien eskatzen diren lanbideak? Bizitza eta lanerako gaitasunak beti gogoan izanda: zer egitea gustatzen zait? Zertan naiz ona? Zer kostatzen zait gehien?

Programa bi saiotan banatuko da, eta honako gai hauek landuko dira:

1.saioa: zeharkako gaitasunak edo bizitzarako trebetasunak landuko dira, bokazio profesionalaz gain, bai eta erabakiak hartzeko orduan lagungarri diren esperientziak edo tresnak ere.

  1. saioa: Bizkaiko egungo unibertsitate- eta lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintzari buruz hitz egingo da, baita merkatuaren egungo egoerari buruz eta aukera bakoitzera nola iritsi ulertzeko hainbat gakori buruz ere. Azkenik, lantzekoak izango dira hezkuntza-aukerak ezagutzeko eta horietan gehiago murgiltzeko dauden bide eta tresnak ere.

Nori dago zuzenduta?

Programa Barakaldoko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako gazteei eta haien familiei zuzenduta dago.

Datak: martxoak 18 eta 19

Ordua: gazteak 17:00-18:30;  familiak 19:00-20:30

Lekua: Gazte Bulegoa, San Juan 17 kalea

Izen-ematea: martxoaren 15era arte.