Kaixo!
Mezu honen bidez, jakitun jarri nahi zaituztegu onartu direla gazte barakaldarren emantzipazioa sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Udal Ordenantzaren aldaketak. Aldaketa horiek, batez ere, onuradunek bete beharreko baldintzei (2. artikulua) eta laguntzak emateko irizpideei (5. artikulua) eragiten diete.
Indarrean dagoen arauarekin batera bidaltzen dizkizuegu, eskatu ahal izateko baldintzak betetzen dituzuen begira dezazuen.
Edonola ere, eskabideak aurkezteko epeak, tokia eta modua zehaztuko dituen deialdia oraindik ez da egin, eta ziurrenik irailetik aurrera egingo da.
Irailetik aurrera ere jarraituko dugu informatzen, eta berriren bat egotekotan, gure webgunean (gaztebulegoa.net) eta udalaren webgunean (www.barakaldo.eus) argitaratuko ditugu.
Uda on-ona pasa!
Udako ordutegia, irailaren 15era arte (abuztuan itxita):
astelehenetik ostiralera 9:00-14:00, eta larunbatetan 10:00-14:00.
Irailaren 16tik aurrera, gure ohiko ordutegia:
astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Larunbatetan, 10:00-14:00