Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programaren helburuetako bat, gazteen parte-hartzearen esparruan, arte-sorkuntza sustatzea da, eskualdearen sektoreari eta kultura-arloko elementu dinamizatzaileari laguntzeko, artista gazteak sustatuz. Lanbide-eremuan sar daitezen bultzatu nahi da, beren proposamenak eta sorkuntzak ezagutarazteko aukera emanez. Asmo horrekin sortu da “Gazte Artea Ezkerraldean” programa. Horren bidez, lau artistak beren lana erakutsiko dute ezkerraldeko udalerrietan (Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi), erakusketa kolektibo batean.
Gaur, Portugaletek hautatutako artista gaztea aurkeztuko dizuegu, María Trejo. Beren argazkiak ikusgai dituzue urtarrilaren 04tik 30era, Portugaleteko Gazte Gelan.
– María, zer esango diguzu zure lanari buruz?
Aurkeztu ditudan lanak bi ataletan bana daitezke:
- “Pulitzereflexus” seriea:
Materialen esperimentazioaren bidez, argazkiak ateratzeko neure lan-tresna sortu nuen. Kontu handiz itsatsitako ispilu zatiz betetako kutxa bat, geroago, Pulitzer saria jaso zuten hainbat argazki atera ziren. Ikuslea gelditzera eta argazkiak behatzera bultzatu nahi dut, bere buruari galdetzera: Zer ikusten duzu? Ez, zer begiratzen duzu?, baizik eta zer ikusten duzu?. Argazkilari baten argazkiari ateratako argazki baten erredundantzia.
- “India” seriea:
Bidaia bat egiteko pribilegioa izan nuen, gaur egun “nire bizitzako bidaia” izenarekin bataiatu dudana. Bidaia horretan orainaren, instantearen, unearen eta, batez ere, esaldi ongi konposatu batek baino hitz gehiago duten begiraden balioa berraurkitu nuen. Argitasun une txiki horren ondoren, kamera eskuan hartu, eta, “urrezko triangelua” deritzona zeharkatu nuen,nire ustez, berez hitz egiten duten begirada, une eta momentuen bila.
– Zenbat denbora daramazu margozten, argazkiak egiten, filmatzen, …?
Gogoratzen naizenetik beti interesatu zait “artea” eta txiki-txikitatik marrazkiak kopiatzen eta asmatzen ibiltzen nintzen.
– Zer dirudizu Gazte Artea Ezkerraldean ekimena?
Uste dut hazteko gogoa duten artista gazteentzako aukera paregabea dela. Eremu profesionalean ez ezik, arlo pertsonalean ere hazteko modu bat da.
– Eta herrian artista gazteen lanak erakusteko leku bat izatea?
Kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat dela uste dut. Erakusketak egiteko leku bat edukitzeak ate asko irekitzen ditu etorkizunari begira. Nire ustez, ezinbestekoa da ezkerraldeak ez ezik,beste herriek ere horrelako espazioak izatea artistek beren karrera profesionalak hasi ahal ditzaten.
– Konta iezaguzu zerbait zure etorkizuneko proiektu edota lanei buruz.
Argazkilaritza. Uste dut proiektu jarraitua dela. Inoiz ere ez dakizu non aurkituko duzun argazki “magiko” hori; horregatik, beti eramaten dut kamera bat unea harrapatu ahal izateko. Oroitzapen baten “klik” batera egotea liluragarria da.