Maiatzaren 1etik 7ra ospatuko da Europako Gazteriaren Astea 2017

Maiatzaren 1etik 7ra ospatuko da Europako Gazteriaren Astea 2017.  Gazteen konpromiso sozial eta solidarioa bultzatzea, Eramus+ programa zabaldu edota hedatzea eta horren 30. urteurrena ospatzea izango dira aurtengoaren  helburuak.

Hainbat ekintza eta eztabaida prestatu dituzte aste honetarako Eramus+ programa osatzen duten 33 herrialdeetako gazteek. Gainera, “Sortu zure etorkizuna, eta ausart zaitez bizitzen” lelopean entzungo dugu zer pentsatzen duten gazteek Europar Batasuneko gazteei zuzendutako etorkizuneko politikak eratu beharreko moduari buruz. Sortu berri den Solidaritate Talde Europarra ezagutarazteko ahalegina egingo da, bestalde, bai eta gazteak xaxatuko ere, taldeko partaide izan daitezen.