Pasa den zapatuan, hilak 23, 20:00etatik 22:00etara KulturFest ekimena garatu zen, Bide Onera Plazan.
Udalak, Gazte Bulegoaren bitartez eta Immigrazio Arloaren laguntzaz, KulturFest proiektua jarri du martxan, jatorri desberdinetako gazteak elkarrekin bizitzeko eta migratzaileen inguruko aurreiritzi eta zurrumurru faltsuak borrokatzeko.
Duela urtebete ekin zitzaion KulturFest programari, AMEKADI-Euskadiko Bitartekaritza Elkartearen laguntzaz. Prestakuntza saio batzuk egin ziren, saio teoriko eta praktikoak, eta handik sortu zen talde txiki sustatzaile bat. Talde horrek diseinatu du KulturFest “elkar hobeto ezagutzen laguntzeko, kulturarteko bizikidetza hobetzeko, aniztasuna balioesteko eta tolerantzia sustatzeko, iritzi eta jarrera ezberdinak eta kontrakoak onartuz eta errespetatuz”
Gazte barakaldarrei zuzendu zaie KulturFest. Musika, dantza eta aniztasunaren aldeko desfilea egin zuten gazteek. Udalerriko musikari gazteek hartu dute parte. Haien artetik nabarmentzekoak dira Betto Snay, Sandra Cristina, Haji eta Laize Horrezaz gainera, Bituritxa ikastetxeko ikasleak hartu dute parte, dantza taldeak eta hainbat elkarteetako gazteek ere.
Hona hemen jaialdi honetako argazki batzuk