Barakaldoko Gazte Bulegoak “Norabidean” jardunaldiak antolatu ditu, gazteei laguntzeko beren prestakuntzari eta ikasketei buruzko erabakiak hartzen.
Ekintzak martxoaren 28, 29 eta 30ean egingo dira Gazte Bulegoaren egoitzan (Donibane kalea, 17). Gazteei eta haien familiei zuzendutako saioak izango dira. Jarduera guztiak doakoak izango dira. Jardueretarako aldez aurretik izena ematea gomendatzen da, telefonoz, Whatsappez (94 4789596 / 688 63 99 35) edo emailez (gaztebulegoa@barakaldo.eus).
Izena emateko epea: martxoaren 17tik 24ra.
ATEAK ZABALIK JARDUNALDIAK
Martxoaren 28, 29 eta 30eko goizetan (10:00etatik 14:00etara), Gazte Bulegoa zerbitzuak arreta berezia eskainiko die inguruko prestakuntza- eta orientazio-baliabideak ezagutu nahi dituzten gazteei eta familiei.
ORIENTAZIO-SAIOAK
Martxoaren 28 eta 30eko arratsaldeetan, gazteentzako eta haien familientzako bokazio-orientazioko programa bat garatuko da. Bertan, honakoak landuko dira: lanbide-heziketa, unibertsitatea eta prestakuntza-aukera berriak, baita azken urteetan sortu diren graduak eta ikasketa-modalitate berriak ere. Zentzu horretan, ezinbestekoa suertatzen da lan-merkatuak azken urteotan izan duen joera eta gaur egun gehien eskatzen diren lanbideak aztertzea.
Prestakuntza-programak bi saio izango ditu:
- Saioa, martxoak 28. Zeharkako gaitasunak edo bizitzarako trebetasunak landuko dira, bokazio profesionalaz eta erabakiak hartzen laguntzen diguten esperientziez edo tresnez gain.
- Saioa, martxoak 30. Inguruko prestakuntza-eskaintzari buruz hitz egingo da, bai eta merkatuaren egungo egoerari buruz ere.
Programa Barakaldoko DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei eta haien familiei zuzenduta dago.
Gazteentzako ordutegia: 17:00-18:30, eta familientzat: 19:00-20:30.