Astialdi hezitzaileari buruzko nazioarteko I. kongresua: inklusioan aurrera eginez, 2018ko urriaren 19 eta 20an burutuko da Barakaldon. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskal Herriko haur, nerabe eta gazteekin gizarte esku-hartzean eta aisialdi hezitzailean diharduten erakundeen sarea, ASTIALDI SAREAk, antolatu dute, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Barakaldoko Udalaren laguntzarekin. Elkarrekin hausnartu, solastu eta eraikitzeko gonbita da ASTIALDI KONGRESUA 2018.
Giltzarri ekimen plataformak zein Barakaldoko Asti Taldeek euren proiektu hezigarriak aurkeztuko dituzte ostiralean, 19an, 14:00tan, Barakaldoko Topalekuan, (ISZ, 3. solairuan)
Informazio gehiago:
http://astialdikongresua.eus/es/