hiriko-soinuak_BANNER-BARAKALDO-570X318px

 

Hiriko Soinuak Barakaldoko Udalaren proiektu kulturala da, artista musikalak bilatu eta promozionatu, industria musikalarekin lehen hartu emana erraztu eta, orohar, kultura musikala bultzatzeko asmoa duena. Horretarako Euskal Autonomi Erkidegoko bakarlari eta taldeei zuzendutako lehiaketa antolatu da, Barakaldotik datozen proiektuei arreta eta babes berezia emango diena.

Hiriko Soinuak proiektuak hainbat sari emango du, hala nola, estudio profesional batean disko bat grabatu, sortu eta masterizatzeko aukera, eta, finalaz eta Hiriko Soinuak musikalditxoaz gain, musikaldi entzutetsuetan ere jotzeko aukera.

Izena emateko epea bukatu eta hautagaiak baliozkotu ondoren, epaimahai profesional batek 9 talde finalista hautatuko ditu, Barakaldoko San Bizente parkean zuzenean jo dezaten, 2019ko martxoaren 30ean.

Kontzertua bukatu ostean, epaimahaikide berberek lehiaketaren musika-talde irabazleak hautatuko ditu. Proiektu irabazle horien artean, hiruk (kategoria nagusiak, Barakaldoko artistarik onenak eta Berdintasun sariak) 2019ko apirilaren 6an joko dute Barakaldoko Herriko plazan, Estatuko bi artista entzutetsurekin batera, Hiriko Soinuak musikalditxoan.

Izena emateko epea 2019ko otsailaren 1ean hasi eta martxoaren 15ean amaituko da.