Googaz mugimenduak antolatutako Gazte Bolo bat burutu zen Gazte Bulegoan abenduaren 2an. Mugimendu horrek gazteen artean ekimen lehiatsua bultzatzea du helburu, udalerrian eragin positiboa daukaten proposamenak indartu daitezen.
Egun borobila izan zen, gymkhana eta brainstorming eta guzti, azken orduan, taldeek egunean zehar egindako proiektuak aurkeztu zituzten. Aurkezpenak Natalia (Gazte Bulegoko koordinatzailea), Mireia (Barakaldoko Udaleko Gazteria Teknikaria), Naiara (Arizona Vintage) eta Iratxe (Googaz) epaimahaikideen aurrean egin ziren.
Azkenik, Orain-txe taldea izan zen irabazlea, Barakaldoko jarduera kulturala erakusteko app bat sortzeko proposamenarekin. BBK Live-erako sarrerak eta proiektua aurrera eramateko 1000€ irabazteaz gain, Bizkaiko Ekintzailetza Kopan ere parte hartuko dute beste udalerri parte-hartzaileetako talde hautatuekin.
Nahiz eta irabazle bakarra egon, aurkeztutako 5 taldeen ekimenek interes handia piztu zuten.