Gazte artea ezkerraldean

Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi Bizkaiaren helburuetako bat da parte-hartze arloan gazteen
sormen artistikoa sustatzea. Asmoa da gazteak arlo profesionalean txertatzen laguntzea, dituzten
proposamenak eta sormen-lanak ezagutarazteko aukera emanez. “Gazte Artea Ezkerraldean”
programak helburu hori du eta horri esker, lau artistak erakutsiko dituzte beren artelanak udalerri
desberdinetan honako baldintza hauek kontuan hartuta:

♦GAZTEARTEA EZKERRALDEAN ekimenean 15 eta 29 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango
dute eta Barakaldo, Portugalete, Santurtzi edo Sestaon egon beharko dute erroldatuta.

♦Parte hartzeko interesa duten gazte artistek eskabide-orria bete beharko dute (2. eranskina) euren datu
pertsonalekin eta arte arloan duten ibilbidearen deskribapen labur batekin.

♦Artista bakoitzak paperean edo euskarri digitalean aurkeztuko ditu bere arte-lanak, baita obren
ezaugarriak islatzen dituen fitxa teknikoak ( 3.eranskina) ere eta artistek obra bakoitzaren bidez transmititu
nahi dutenaren deskripzio labur bat.

♦Artista bakoitzak 3 artelan aurkeztu ahal izango ditu gutxienez, eta, gehienez, zehaztu gabe, erakusketa
guneen arabera. Gazteria Sail bakoitzak aukeratuko du bere herriko artista baita bere herrian erakutsiko
diren artelanak ere, aurkeztutako artelanen kalitatea kontuan hartuta.

♦Gazte Artea Ezkerraldean parte hartzeko aukeratutako artistak 300,00 euro jasoko ditu, artelana
lagatzeko kolaborazio kontzeptuan erakusketa-programaren barne.

♦Aukeratutako artelanak udal bakoitzean jarriko dira erakusgai, 1. eranskinean zehazten diren toki eta
orduetan. 2019ko Gazte Artea Ezkerraldean erakusketa indarrean egongo da 2019ko urritik 2020ko
urtarrilera arte.

♦Artistak hartuko du artelanak lehen erakusketa gunera eramateko ardura eta jarritako azken lekutik
biltzekoa ere. Lekualdaketarako norbait eskuordetu daiteke, antolakuntzari jakinarazita. Gazte Artea
Ezkerraldean programako antolatzaileek hartuko dute herriz herri lekualdaketa egiteko ardura.

♦Udalerri bakoitzean erakusketa amaitzen denean, egileek 15 eguneko epea izango dute artelanak
kentzeko. Epe hori igaro ondoren haien gaineko eskubideari uko egiten diotela ulertuko da.

♦Artistak udalerrietako Gazteria Sailei baimena emango die artelanen irudiak katalogo kolektibo batean
inprimatzeko baita egoki ikusten diren baliabideak erabiliz hedatzeko ere, bai baliabide fisikoetan bai
digitaletan.

♦Udalerri bakoitzean egiten diren erakusketak hiru bat asteko iraupena izango dute.

♦2019ko Gazte Artea Ezkerraldean parte hartzeko izena emateko epea 2019ko ekainaren 10ean hasiko da
eta ekainaren 28an amaituko da.

♦GAZTEARTEA EZKERRALDEAN ekimenean parte hartzeak parte hartzeko baldintza guztiak onartzea
dakar.