Gazte Bulegoak SO MOB PROJECT proiektuan parte hartu du

Egun hauetan gure lankide Susana Lopez Pau-n ( Frantzian) dago  SO MOB PROJECT proiektuaren inguruan garatzen ari den nazioarteko topaketa batean parte hartzen.

SO MOB PROJECT  Aquitaniako Pistes Solidaires eta Euskal Herriko EDE Fundazioa eta Kiribil Sarea elkarteen arteko lankidetzarako proiektua da. Proiektu honen helburua Aquitania-Euskadi Euroeskualdeko gazteentzat mugikortasun aukerak sortzea da.

Euskadiko 7 pertsona, Susana barne, Pau-ra abiatu dira elkarrekin lan egiteko eta gazteean artean elkartrukeak eta mugikortasun proiektuak sustatuko dituen plataforma digital bat eraikitzeko.

Hona hemen argazki batzuk.

Ondo izan eta laster arte Susana!