GAZTE ARTEA EZKERRALDEAN

Gazte Artea Ezkerraldean 2021

GAZTE ARTEA

Bederatzigarren urtez jarraian, “Gazte Artea Ezkerraldean” proiektua jarri da abian. Ekimen bateratu honen bidez, artista gazteen arteko harremana bultzatu nahi da, artista horiek aktibatu eta lanbide-eremuan sar daitezen, eta beren proposamenak eta sorkuntzak ezagutarazteko aukera eman nahi da.

Helburu horrekin sortu da “Gazte Artea Ezkerraldean” programa. Horren bidez, lau artista gazteek beren lana erakutsiko dute eskualdeko lau udalerrietan, erakusketa kolektibo bat antolatuz. Erakusketa hori lau herrietako gazte eta kultur lokaletan egongo da ikusgai, iraila eta abendua bitartean.

Azken edizioetan, herriko 32 artista gazteek beren lanak ezagutzera emateko, beste artista gazte batzuekin konektatzeko eta beren ibilbide profesionala garatzeko urrats berriak emateko aukera izan dute.

Hurrengo bideoan, Barakaldoko Gazte Bulegoan 2020an antolatutako ekitaldia ikusi ahal izango duzu: VIII. Gazte Artea Ezkerraldean 2020 – YouTube“.

Erakusketa ibiltari honetan parte hartu ahal izateko, 15 eta 29 urte bitarteko artista gazteek beren tokiko gazteria-zerbitzuetara jo beharko dute aurrez aurre eta digitalki ezarritako kanalen bidez, eta eskabide bat aurkeztu beharko dute 2021eko apirilaren 22tik ekainaren 15era arte.

Eskaera-orria erantsi beharko dute, behar bezala beteta. Bertan, arte-arloan izandako ibilbidearen deskribapen txiki bat jasoko da, bai eta gutxienez 3 arte-lanen proposamen bat ere, argazkiak edo artxiboak formatu digitalean aurkeztuz, bai eta fitxa teknikoa ere, ezaugarri teknikoak eta bestelako xehetasunak jasoko dituena.

Aditu talde batek udalerri bakoitzak erakutsi beharreko lanak aukeratuko ditu; hala, erakusketa kolektiboa irailaren hasieran inauguratzeko prest geratuko da. Ibilbidea Sestaon hasiko da irailaren 6an.

Aukeratutako lanak gutxienez hiru astez egongo dira ikusgai udalerri bakoitzean, eta, posible bada, katalogoak edo deskribapenak editatu ahal izango dira ikus-entzunezko formatuetan, zabalkunde handiagoa izan dezaten.

Edozein izapide edo zalantza izanez gero, Barakaldoko Gazte Bulegoak aurrez aurre zein telefonoz eskaintzen dizkizue bere zerbitzuak:

  • Bulegoa: San Juan 17 kalea (Barakaldo)
  • Telefono zenbakia: 94 478 95 96
  • Ordutegia: 10:00 – 14:00 y 17:00 – 20:00 Astelehenetik ostiralera – 10:00 – 14:00 Larunbatak

Jarraian, parte hartzeko behar diren dokumentuetarako estekak aurkituko dituzue:

** Ez ahaztu behar den dokumentazioa behar bezala beteta bidaltzea Barakaldoko Gazte Bulegora, izena emateko epearen barruan, WhatsApp bidez, aurrez aurre edo posta elektronikoz.**

 

 

Agian interesatuko zaizu…: