Barakaldoko Gazte Bulegoak azken bi urteetan parte hartu duen UPLIFT proiektu europarra ekainean amaitu da. Proiektuaren helburua zen gazteak inplikatzea emantzipazio-prozesuetan eragin handiena duten politika publikoen diseinuan eta garapenean, batez ere etxebizitza eskuratzearen arloan.
Oso esperientzia atsegina izan da, non gazteek, udaleko teknikariek eta politikariek eta ikertzaileek asko ikasi dugun eta politika publikoak hobetzen saiatu garen guztion ekarpenarekin.
Barakaldon proiektu honekin lortu diren ekarpen nagusiak honako hauek izan dira:
- Emantzipazioaren Eskola abian jartzea, Gazte Bulegotik, emantzipazioarekin eta bizitza autonomoarekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza eskaintzeko, bai gai teorikoei buruz, bai eskura dauden baliabideei buruz, bai eguneroko bizitzarekin zerikusia duten gai praktikoagoei buruz.
- Udalak eskaintzen dituen etxebizitzarekin eta emantzipazioarekin lotutako baliabideen komunikazioa hobetzea, hala nola dirulaguntzak, laguntzak edo baliabide propioak eskuratzea.
- Etxebizitzari buruzko foroak abian jartzea, gazteek etxebizitza eskuratzeko modua hobetzeko moduari buruzko hausnarketari etengabe eusteko, eta, bereziki, kalteberenek.
Sortutako dokumentazio guztia eskuratzeko (eskuliburuak, landa-azterketa, gomendioak eta gidak…), klikatu ESTEKA honetan: