Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programak Ezkerraldeko gazteen sustapen artistikoa sustatu nahi du. Proiektu honek aukera ematen die parte-hartzaileei beren proposamenak eta sorkuntzak udaleko hainbat gunetan ezagutarazteko, lau udalerrietan zirkuitu ibiltari bat eginez, eta, horrela, kultur arloan sustatzen laguntzeko.
Gazte Artea Ezkerraldean ekimenaren VIII. edizioan parte hartzeko deialdia 2020ko maiatzaren 5etik ekainaren 15era izango da.
Artista gaztea bazara, 15 eta 29 urte bitartekoa eta Barakaldon, Portugaleten, Santurtzin edo Sestaon bizi bazara, ez izan zalantzarik zure lanak guri bidaltzeko.
Bete inskripzio-fitxa eta bidali helbide honetara: barakaldokogaztebulegoa@gmail.com
BASES_GAZTE_ARTEA Y FICHA DE INSCRIPCIÓN