Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programaren helburuetako bat, gazteen parte-hartzearen esparruan, arte-sorkuntza sustatzea da, eskualdearen sektoreari eta kultura-arloko elementu dinamizatzaileari laguntzeko, artista gazteak sustatuz. Lanbide-eremuan sar daitezen bultzatu nahi da, beren proposamenak eta sorkuntzak ezagutarazteko aukera emanez. Asmo horrekin sortu da “Gazte Artea Ezkerraldean” programa. Horren bidez, lau artistak beren lana erakutsiko dute ezkerraldeko udalerrietan (Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi), erakusketa kolektibo batean.
Gaur, Sestaok hautatutako artista gaztea aurkeztuko dizuegu, Beatriz Vicente. Beren argazkiak ikusgai izan zituen 2020ko azaroaren 23tik eta abenduaren 21era arte, Udal Musika Eskolan.
– Beatriz, zer esango diguzu zure lanari buruz?
Paper gaineko pintura eta grabatu batzuk aurkeztu ditut. Gehiago gustatzen zaizkit paperean egindako lanak. Pintura batzuk zaharragoak dira eta beste batzuk oraintsuago egin ditut. Margolanak fakultateko tailerrean eta nire tailerrean eginda daude, duela gutxi amaitu baititut ikasketak.
Pintzelak erabiltzea eta kolore-nahasketak egitea asko gustatzen zaidalako margotzen dut; hortik aurrera, paperaren gainean ordenaren bat sortzea edota gehienetan espero ez dituzun emaitzak ikustea.
– Zenbat denbora daramazu margozten, argazkiak egiten, filmatzen, …?
Benetan, Arte Ederretako ikasketak hasi nituenean, hau da,duela 6 urte. Denbora horretan, gaitasun berriak eskuratu ditut.
– Zer dirudizu Gazte Artea Ezkerraldean ekimena?
Gure lanak ikusgai jartzeko daukagun aukeraz gain, oso interesgarria da erakusketa ikusle gisa ikustea. Lau herri horietan (Barakaldo, Santurtzi, Sestao eta Portugalete) bizi diren gazteei zer pintura, argazki edo marrazki mota egitea gustatzen zaien ikustea.
– Eta herrian artista gazteen lanak erakusteko leku bat izatea?
Pintatzen, marrazten edo argazkiak egiten jarraitzera animatzen du. Oro har, joaten zaren edozein erakusketak margotzen jarraitzera bultzatzen zaitu, eta are gehiago jende gaztea bada eta, gainera, erakusketa zure herrian badago.
– Konta iezaguzu zerbait zure etorkizuneko proiektu edota lanei buruz.
Une honetan, bigarren hezkuntzako plastika eta marrazketa teknikoko irakasle izateko ikasten ari naiz.