GAZTEON BARAKALDO ELKARRIZKETA

Abenduaren 21ean, Europako Kontseiluak eta Parlamentuak 2022. urtea Gazteriaren Europako Urtea izendatu zuten. Adierazpen honen helburu nagusia gazteek gizarte baketsu eta demokratikoen eraikuntzan duten garrantzia nabarmentzea da.

Esparru horretan, Gazte Bulegoak, Barakaldoko gazteei informazioa eta laguntza emateko bulegoak, hainbat elkarrizketa-saio egingo ditu gazteekin, zeuen kezkak eta proposamenak jasotzeko, eragiten dizuten hainbat arloren inguruan (ikasketak, etxebizitza, enplegua, osasuna, kultura, etab.). Elkarrizketa horren helburua politika publikoak egokitzeko ondorioak ateratzea izango da, politika publikoak egiten dituzten pertsonek aukera izan dezaten gazteen ikuspegia eta premiak eremu guztietan txertatzeko.

Elkarrizketa-saio horietan parte hartzeko, Gazte Bulegoarekin harremanetan jarri besterik ez da egin behar, ohiko bideak erabiliz (telefonoa: 94 47895967 / email gaztebulegoa@barakaldo.eus edo aurrez aurre San Juan 17 bulegoan bertan).

Parte hartu nahi duzu?:) Lotura honetan izena eman!

Galdetegia