BIDEOAK SORTZEN HASTEKO ONLINE IKASTAROA

Gazte Bulegoak bideoak sortzeko hastapen-ikastaro bat egingo du ekainaren 15etik 19ra. Ikastaro hau online egingo da, kalitatezko ikus-entzunezko edukiak sortzeko oinarriak erakutsiko dituzten bideo txikien bidez. Ikastarorako berariaz sortutako edukiez gain, aparteko eduki batzuk ere erantsiko dira, oso erabilgarriak direnak ikastaroa egiteko. Izen-ematea ekainaren 1etik 11ra da.Informazio gehiago nahi izanez gero idatzi barakaldokogaztebulegoa@gmail.com-era.