Ostegunean, hilaren 21ean, Kulturarteko Elkarbizitzaren Nazioarteko Eguna dela eta, 18: 00etan, gaztebulegoa@barakaldo Facebooketik Stop Rumors taldeko gazteek sortutako film laburra aurkeztuko da. Estereotipoak desmuntatu eta Barakaldo pixka bat inklusiboagoa izan dadin saiatzen den gazte talde bat da.
Sortu duten film laburrak migratzaileekiko edo atzerritar jatorriko pertsonekiko dauden estereotipoak desmuntatu nahi ditu, Barakaldoko hiru gazteren bizitzak erakutsiz. Zuzenekoan, film laburreko parte-hartzaile batzuk egongo dira, grabazioaren esperientzia nolakoa izan den kontatzeko eta film laburra erakusteko.