WEBINAR ZIKLOA “NOLA INPLIKATU GAZTEAK HIRI-POLITIKETAN?””

 

Martxoan zehar, “Nola inplikatu gazteak hiri-politiketan?” izenburupeko zenbait Webinarsetan parte hartzen ari gara. Horien helburua da esperientziak partekatzea gazteek zerbitzuak, programak eta jarduerak elkarrekin sortzeko espazioetan parte hartzeko.

Jarduera hau 2021etik parte hartzen dugun UPLIFT proiektu europarraren barruan kokatzen da. Proiektu horren helburua da gazteen ahotsa Europako tokiko politikaren erdigunean jartzea, desberdintasunei eta gizarte-bazterketari aurre egiteko, horretarako oso sentikorrak diren arloetan, hala nola hezkuntzan, etxebizitzan eta enpleguan. Barakaldon, Amsterdam, Tallin eta Sfantu Gheorge (Errumania) hiriekin batera, ko-sorkuntza pilotuko ekimenak ikertu eta abian jarri dira.

Horrela, 2021-2022 ikasturtearen hasieratik, gazte talde bat lanean aritu da erabakitzaile politikoekin, Udaleko teknikariekin eta Eretza eta Orkestrako ikertzaileekin. Guztien artean foro bat sortzea lortu dute, kezkak partekatzeko, ideiak emateko, diagnostikoan sakontzeko eta irtenbide posibleak aztertzeko, modu eraginkorragoan eta egokiagoan jarduteko.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen