Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan egingo dira hiru hilabetez, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere (uztailetik urrira arte, ahal dela), eta, modu horretan, parte hartuko duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.
Antolatzaileak Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia dira.
Izena emateko epea 2019ko otsailaren 6an amaituko da, eta Internet bidez egin daiteke. Internet zerbitzurik ez duten pertsonek KZ Gunea zentroetako Internet zerbitzua erabili ahalko dute izena emateko.
Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da 1989 eta 1997 urteen artean jaio izana, biak barne, eta lana egingo den herrialdeko hizkuntza hitz egitea.