Abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren helburua da besteei eskuzabaltasunez lagundu nahi dieten pertsoeei esker ona egitea eta egiten duten lan garrantzitsu hori balioa ematea.
Ezin dugu ahaztu pandemian boluntarioek egin duten lan garrantzitsua, eta planteatutako erronkei erantzuteko lehen lerroan egon direla, bai osasun arloan, bai komunitatean, kulturan edo gizartean. Horregatik, esan dezakegu boluntariotza funtsezkoa dela oraindik gure komunitateen garapenerako, are gehiago gaur egun.
Azken urteotan, Gazteriaren Udal Zerbitzuek, boluntariotza sustatzeko programen bidez, gure inguruan boluntariotzan jarduteko aukerak aurkezten dizkiegu gazteei.
Horrela, datorren abenduaren 9an, 17: 00etatik aurrera, Clara Campoamor Gizarte Etxean, gazteentzako udal zerbitzuek, Giltzarrik eta Gazte Bulegoak boluntariotzari buruzko sentsibilizazio-jardunaldi bat egingo dute, Barakaldoko gazteen artean lan horren berri emateko. Jardunaldi honetan, gainera, Bolunta boluntarioen Bizkaiko agentziaren laguntza izango dugu.
Parte hartzeko, e-mail bat bidal dezakezue helbide honetara:
Informazio gehiago: 94 4789597 / 944789641
Whatsapp: 688 639 935