2020ko udan, Post-Covid egoera dela eta, programa birtual bat garatu dugu, BARAKALDON BERDINTASUNAZ blai!!!! Programak, uztailan zehar garatuko denak, zuekin partekatzea, jokabide sexisten eta indarkeria matxistaren prebentzioan sakontzea dauka helburu. Horrela, ekintza batzuk Instagram bidez partekatzea proposatzen dizuegu. Uztaileko aste guztietan hainbat gai partekatu ahal izango ditugu, bideoak, artikuluak, irakurketak, irudiak eta abar partekatuko ditugu, eta, azkenik, astero zoom-gune bat partekatu ahal izango dugu.
Uztailaren 2, 9, 16 eta 23an ikusiko dugu elkar. Jakin nahi genuke zer nolako harremanak izan dituzuen konfinamenduan, esperientziak partekatu eta elkarrizketa birtualak elkarrekin egin ahal izateko.
Uztaileko azken astean sorpresaz, jokoz eta ziberfestaz betetako astea antolatu dugu, eta bertan, abuztuan erabiltzeko kontsulta dezakezuen materiala ere utziko dizuegu.
Besarkada bat,