BARAKALDOK AURKEZTEN DU…. KEEP CALM AND STOP RUMORS!

Barakaldoko Gazteria eta Immigrazio arloek bat egin dute aurten ere, gazteentzako proiektu bat aurrera eramateko. Kulturartekotasunaren arloan elkarbizitza hobetzea da proiektuaren helburua. Barakaldoko Gazte Bulegoan garatuko dira ekimenaren fase guztiak. Aurreko martxoan, horren inguruko formakuntza bat eskaini zien gazteei, eta oraingoak saio haiei emango die jarraipena .

Aurtengo ikasturtean emango zaio hasiera  proiektuari elkarrizketa-saioak eginez, eta halatan  ezagutuko ditugu elkarte eta pertsona gazteak “mapaketa” teknikaren bidez.

Beste alde batetik, urriaren 27 eta 28an eta azaroaren 3 eta 4an tailerrak garatu genituen Gazte Bulegoan bertan, gazteekin, gizartea eraldatzeko tresna gisa pertzepzioa, identitatea, estereotipoak eta sormena lantzeko, dinamika anitzen bidez.

Formakuntza saio horietatik elkarbizitza baketsu baten alde dagoen gazte taldea sortuko da. Gazteek euren esparruetan zein parte hartzen duten beste eremuetan efektu-biderkatzailea sortuko dituzten ekintza sortzaileak diseinatuko dituzte.

Amekadi Elkarteak lagunduko digu prozesua aurrera eramaten. Elkarteak metodologia berritzaileak erabiliko ditu parte hartzen duten pertsona guztiek kulturarteko  gaitasunak – hots, kultura-ikuspuntu ezberdinak ezagutu, ulertu eta balioa emateko gaitasunak – garatu ditzaten, etnozentrismo gerarazle eta baztertzailea gainditzeko, eta modu horretara onartzen, desberdintasunak eta aniztasuna, elkartruke eta elkarrizketaren bidez. Halaber, ekintza guztiak gizarte-garapenaren eta aukera-bilaketaren ikuspuntutik garatuko dituzte bai eta bertako ideiak eta ekimenak kontutan hartuz  ere.