Covid-19aren pandemiak eragin handia izan du gazteen osasun mentalean.
Gazte Bulegoko aholkularitza psikologikoko zerbitzuak gazteen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, eta haien bizi-proiektuak behar bezala garatzea eragozten dieten arazoak kontuan hartzen du.
Zerbitzu hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Doakoa eta konfidentziala da eta ostegunero arratsaldeko 17:00etatik 20: 00etara eskaintzen da.
Izena aurrez aurre eman dezakezu Barakaldoko Gazte Bulegoan, 688639935 telefonora deituz edo gaztebulegoa@barakaldo.eus helbide elektronikora idatziz.
Hitzordua eskatu!