Artoteka, artelanak mailegatzeko lehen plataforma, Barakaldora heldu da Gazte Bulegoa eta Gazte Artea Ezkerraldearen eskutik.
Erakusketa Clara Campoamor zentro zibikoan egongo da ikusgai apirilaren 13ra arte.
Artoteka artista gazteak biltzen dituen erakusketa da, eta gutxienez hiru hilabetez artelanak alokatzeko aukera ematen du. Eskualdeko artisten lanak integratzea eta sortzaileen profesionalizazioa bultzatzea du helburu.
Aurten, Adrián Piedra Rodríguez artista barakaldar gaztearen lana sartuko da Artotekaren bilduman.
Barakaldon Gazte Bulegoaren lankidetzari esker emango dugu jarduera honen berri ; izan ere, jarduera osagarri bat egingo da Barakaldoko Beurko Institutuan, eta bertan erakutsiko da Adrianen obretako bat. Herriko artista gazteak bertan ikusgai egongo den obrari buruzko bitartekaritza-jarduera bat egingo du.