GAZTEEI ETA EMANTZIPAZIOARI BURUZKO JARDUNALDIA

Azaroaren 30ean, asteazkenean, aukera izango dugu gazteen emantzipaziorako erronkak eta konponbideak jorratuko dituen jardunaldi batean parte hartzeko.
Ekimen hau UPLIFT proiektuaren barruan sortu da. Gazteek parte hartzeko ekimen europarra da, eta Barakaldo da parte hartzen duen Estatuko hiri bakarra. Jardunaldian parte hartuko dute, halaber, Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta UPLIFT proiektuaren koordinatzaileek. Gainera, zenbait proiektu aurkeztuko dizkigute: Kuvu, belaunaldien arteko egoitza-proiektua; Trapezistak, laguntza-sarerik gabeko gazteentzako emantzipazioaren aldeko proiektua, eta Gazte Bulegoaren Barakaldoko Emantzipazio Eskola berria.
Sarrera guztiz librea eta doakoa da, eta aldez aurretik izena eman behar da esteka honetan:

https://www.encuestafacil.com/respweb/cuestionarios.aspx?EID=2862965