Barakaldoko Udaleko Gazteriaren azpiarloak gazteentzako (12 eta 35 urte bitartekoak) jarduera-programa bat prestatu du. Programa hori datorren urriko, azaroko eta abenduko asteburuetan garatuko da, Aurrekontu Parte-hartzaileen proiektuaren bultzadari esker.
Jarduera guztiak doakoak izango dira eta unean uneko osasun-egoerara egokituko dira.
Jarduera bakoitzean parte hartzeko eskabideak izen-emate ordenaren arabera onartuko dira, lekua bete arte.
ADI!!!! INSKRIPZIOAK DAGOKION INSKRIPZIO-FITXAREKIN BATERA DOAZENEAN BAKARRIK ONARTUKO DIRA.
Deskargatu hemen izena emateko dokumentuak:
– ABAKOAK TAILERRA (urriak 16, 23)
Izena emateko epea: urriaren 1etik 13ra. GazteBulegoan edo helbide elektroniko honetan: gaztebulegoa@barakaldo.eus
Izena emateko fitxa (18urtetik gorakoak)
Izena emateko fitxa (18urtetik beherakoak)
– EXPRESARTE TAILERRA (urriak 23, azaroak 6, 13, 27)
Izena emateko epea: urriaren 1etik 13ra. GazteBulegoan edo helbide elektroniko honetan: gaztebulegoa@barakaldo.eus
Izena emateko fitxa (18 urtetik gorakoak)
Izena emateko fitxa (18 urtetik beherakoak)
– GAZTE SORTZAILEAK TAILERRA (urriak 15, 22, 29, azaroak 5, 12, 19, 26, abenduak 3, 10):
Izena emateko epea: urriaren 1etik 13ra, helbide honetara: giltzarri@barakaldo.eus
– GAZTERRONKA (urriak 15, 30, azaroak 6, 27)
Izena emateko epea: urriaren 1etik 13ra, helbide honetara: giltzarri@barakaldo.eus
Izena emateko fitxa (18 urtetik beherakoak))
– ELKARLANA TAILERRA (abenduak 10, 11)
Izen-emateak azaroaren 15etik 25era.
18 urtetik beherakoentzako izena emateko orria
18 urtetik gorakoentzako izena emateko orria
– DANTZA JARDUNALDIAK (abenduaren 27tik 30era)
Izen-emateak azaroaren 15etik 25era.