ELIKAGAIEN MANIPULAZIO TAILERRA ONLINE

Barakaldoko Gazte Bulegoak “elikagaien manipulatzailea online” tailerra antolatu du, gaztelaniaz, Ezkerraldea Gaztedi programaren barruan. Programa hau eskualdeko gazteen artean enplegagarritasuna bultzatzeko helburuarekin jarri da martxan.
Tailerra 15 eta 29 urte bitarteko Ezkerraldeko gazteei zuzenduta dago. Maiatzaren 19an egingo da, 16: 00etatik 19: 00etara.
Izena emateko epea maiatzaren 5etik 15era da. Interesatuek barakaldokogaztebulegoa@gmail.com helbide elektronikoaren bidez eman beharko dute izena, Gazte Bulegoa zerbitzuan izena emateko fitxa beteta.