Barakaldoko Udalak, Bizkaiko Gurutze Gorriarekin batera, bakardade egoeran dauden adineko pertsona ahulei laguntzeko zerbitzua sortu du, COVID-19 delakoagatik. Sare honen bidez, bakardadean dauden pertsonei lagundu nahi zaie, ezin baitituzte elikaduraren eta botiken oinarrizko erosketak egin.
Herritarren batek kasuren bat ezagutzen badu, Udalarekin harremanetan jar daiteke 010 eta 944789474 telefonoen bidez, edo personasmayores@barakaldo.eus helbidera mezu bat idatzi.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Boluntarekin batera, boluntarioentzako sare bat sortu du, egingo duten lanak eskatzen duen informazioa, prestakuntza, orientazioa eta baliabide materialak jasoko dituzte. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan bizkaiagara@bizkaia.eus posta elektronikoaren edo 944 165 511 telefonoaren bidez.
Gazte Bulegotik, parte hartzera eta gure adineko pertsonei laguntzera animatzen zaitugu.
+ Informazioa:
Barakaldo Udala: https://cutt.ly/CtlqBqH
Bizkaiko Foru Aldundiak: https://cutt.ly/xtlqCbp