Pasa den ostiralean, hilak 4, Gazte Artea Ezkerraldean Erakusketaren inaugurazioa egin zen.
Ivan Ureta Cobas artista barakaldarrak parte hartu zuen erakusketa kolektibo honetan. Gazte Bulegoa ere hantxe egon zen Ivan laguntzera.
Gazte Artea Ezkerraldean erakusketa-etitarauak islatzen du ondo islatu ere Ezkerraldean betidanik egon den arte eta kultura ekoizpen handia. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du eta bere helburua da, batetik, eskualdeko artista gateen sortze-lanak ezagutaraztea eta, bestetik, haiei aukera ematea lanak erakusteko. Horiek horrela, artista horiek sustatu egiten ditugu kultura arloan. Aurtengo edizioan 19 obra tekniko egongo dira ikusgai, zenbait diziplinatakoak, besteak beste, argazkigintza, pintura, arkatza eta bolaluma.
Erakusketa hau urrian Santurtzin ikusgai egongo da (Mamariga Kulturgunean, hain zuzen ere), azaroan Barakaldoko Gazte Bulegoan, abenduan Sestaoko Musika Eskolan eta urtarrilean Portugaleteko Gazte Gelan.