Karmengo Jaietan AZALTZEN zerbitzua egunero eskuragarri egongo da.
AZALTZEN, Barakaldoko Udalaren Gazteria Sailak eskaintzen duen doako zerbitzua da. 12-35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sexualitateari buruzko aholkularitza eskaintzen du.
Kontsultak eta deiak Whatssap bidez jasotzen ditu zerbitzuak: ostiral, larunbat eta igandero 18:00etatik 22:00etara. Hala ere, Karmengo Jaiak direla eta, egunero eskuragarri izango dugu.
AZALTZEN zerbitzuaren telefonoa zure kontaktuetan gorde ezazu, behar izatekotan: 673.874.485