EMANTZIPATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Beste urte batez abiarazi du Barakaldoko Udalak udalerriko gazteen emantzipazioa diruz laguntzeko deialdia. Datorren abuztuaren 30era arte, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek alokairua ordaintzeko laguntza-eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.

Emantzipatu nahi duten gazteei laguntza emateko partida 150.000 eurokoa da. Eretzara (Gaztainadi kale, 8) joan behar dute gazteek, eta han lagunduko diete aurkeztu beharreko dokumentazioa betetzen.

Diru-laguntza hauek eskatzeko aukera izango dute, gutxienez 9.000 euroko diru-irabazi gordinak dituztenak, honako hauek baino gutxiago badira: 25.000 euro gordin, bizikidetza unitatea kide bakar batez osatuta dagoenean, eta, 35. euro gordin urteko, berriz, bizikidetza unitatea kide batez baino gehiagoz osatua dagoenean.

Tramite hau burutzeko sakatu hemen