GOOGAZ BIZKAIA PROIEKTUA GAZTE BULEGOAN

Joan den maiatzaren 4an ihes gela bat izan genuen Gazte Bulegoan. 19 taldetan banatutako 69 gazte sartu ziren han.  Millennial talde bat izan da proiektuaren buru; eta haren asmoa, Bizkaiko gazteengan ekintzailetza mentalitatea zabaltzea, ikusmira globaletik abiatuta, toki mailan aldaketa-eragile bihur daitezen.
Garapen Jasangarriaren Helburuak izan dira jardunaldi osoaren ardatz, Nazio Batuek Milurteko Helburuen ostean mundua garatzeko agendari jarraipena emateko gauzatutako ekimenak xede dituen helburuak, hain zuzen ere.
“g.O.D.S.”, “Salestar” eta “Guakamole” izan dira Barakaldoko jardunaldiko irabazleak.
Hona hemen, egun haren laburpen bideoa.