Martxoaren 21ean ospatuko den Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Gazte Bulegoak ere jaialdi horretan parte hartu nahi du. Hala, jatorri desberdinetako gazteek egindako bideoklip bat aurkeztuko du. Bideo hori 2017an hasitako eta sustatutako eta AMEKADI-Euskadiko Bitartekaritza Elkartearekin, Gazte Bulegoarekin eta Immigrazioaren Udal Zerbitzuarekin lankidetzan garatutako partaidetza eta prestakuntza prozesu baten emaitza da.
Prozesu horren bidez, gazteak elkarbizitzarako eremu bat sortu nahi izan dugu, zeinari esker kulturarteko bizikidetza sustatu eta immigrazioaren inguruan sortutako aurreiritzi eta zurrumurru faltsuen kontra egingo baita.
Horretarako, gatazkak modu baketsuan kudeatzeko gizarte trebetasunei buruzko prestakuntza saioak martxan jartzeaz gain, atzerritarrei, immigrazioari eta kultur aniztasunari buruzko estereotipo negatibo eta topikoen kontra egiteko prestakuntza espezifikoak jarri dira martxan.
Lan horren guztiaren emaitza STOP RUMORS izeneko BIDEOKLIP bat sortzea izan da, martxoaren 21ean, Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunean aurkeztuko dena. Herri-erreibindikazio eta -sentsibilizazioari lotutako ekintza da hori, eta aurreko urtean egindako beste hainbat ekintzarekin batera egingo da. Ekintza horien artean, aipatzekoak dira ekainean ospatutako Kulturfest jaialdia, bai eta Barakaldoko talde batek 2018ko irailean, Iruñean, egindako Zurrumurruen Aurkako III Gazteen Topaketan parte hartu izana ere.