Barakaldoko bigarren partaidetzazko aurrekontuak martxan jarri berriak dira. Aurten ere Barakaldarrek bihartik aurrera eta azaroaren 30era arte aurkez ditzakete partaidetzazko aurrekontuetarako proposamenak.
Horren inguruan gazteak informatzeko, Gazte Bulegoan saio informatibo bat antolatu da azaroaren 22an, asteazkena, 19:00etan.