Barakaldoko Gazte Bulegoak, Udaleko Inmigrazio zerbitzuarekin batera, aurte ere Bizilagunak ekimenaren III. edizioan parte hartuko du. Barakaldon antolatzen da ekimen hau hirugarren aldiz eta honen bidez momento hau aprobetxatu nahi dugu leku ezberdinetatik datozen familia ezberdinen arteko elkarbizitza eta elkar-ezagutza bultzatzeko. Ideia kanpotik etorritako familiak eta bertako familien arteko topaketak sustatzea da. Mahai baten inguruan elikagaiak, borrokak, erritmoak, sormena, ideologiak, itxaropena, sentimenduak, ametsak, etabar elkarbanatuko dituzte.
Animatu zaitez eta erdu Gazte Bulegora beste gazteekin batera igande bateko bazkariaz gozatzen. Bizilagunak ekimena azaroaren 19an, igandean, 14:00etan egingo dugu, Gazte Bulegoan (Donibane, 17)
Izena emateko whatssap bat bidali 688 63 99 35 zenbakira edo email bat bidali honako helbide honetara:
taldegaztea6@barakaldo.eus
Ez galdu aukera!