Barakaldoko Jaietan ere Indarkeria Matxistari #GukEzetz!

Barakaldoko Jaietan ere Indarkeria Matxistari #GukEzetz!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (@GazteriarenKontseilua) Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta beste hainbat Administrazioekin dituen hitzarmenen barruan garatu du gazte eta hainbat eragileren Indarkeria Matxistaren aurkako mezuak bilduz eta inplikazioa eta proposamenak ere helaraziz. Barakaldotik ere mezu hau hedatu nahi dugu.

Horretarako, kanpainaren bideoa partekatzeaz gain, BeldurBarik standean jaso ahal izango dituzue zuen #GukEzetz pultserak.

Animatu eta inplikatu, esan dezagun guztion artean, Indarkeria Matxistari #GukEzetz !!